XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizien aldeko oroitzapena.

[Mezaemaile batek]

Gogoan izan, Jauna, guk gogoan ditugun I. eta I. zure seme-alabak,

Eskuak bildu eta otoitz labur bat egiten du, gogoratu nahi dituenen alde. Gero, besoak zabalik, jarraitzen du:

eta hemen diren guztiak:
ezagutzen duzu hauen sineste zintzoa.
Denon izenean eskaintzen dizugu
gorespenezko opari hau,
eta beroriek ere eskaintzen dizute,
bai berentzat, bai beren artekoentzat,
bekatuen barkamenerako
eta itxaroten duten gorputz-arimen osasunerako;
horretarako egiten dizkizute beren otoitzak Zuri,
betiko Jaungoiko bizi eta egiazko Horri.

Santuen oroitzapena.

[Mezaemaile batek]

Guztiok bat eginik,
aipatzen eta goresten ditugu:
lehenengo, Andre Maria beti Birjina dohatsua,
gure Jaun eta Jaungoiko Jesu Kristoren Ama,
eta beronen senar Jose santua,
baita zure apostolu eta martiri dohatsuak ere:
Pedro eta Paulo, Andres, [Santiago, Joan, Tomas, Santiago eta Felipe, Bartolome, Mateo, Simon eta Tadeo, Lino, Kleto, Klemente eta Sixto, Kornelio, Zipriano, Lorentzo eta Krisogono, Joan eta Paulo, Kosme eta Damian]